equipo Ziripot Bilbao

1980. urtean Imanol Gomez eta Hirune Zorrozaren ezinbesteko laguntzari esker Joseba eta Zuto Landa anaiak Ziripot proiektua martxan jarri zuten. Ordutik hona, lagun ugari haien esfortzu eta kemena jarri dute taberna aurrera egiteko.

Juanan Padilla, Mikel Gonzalez, Agustín Narvaiza, Mikel Arrola eta beste askok gogoan ditugu. Gaur egun Kerman Zorroza eta Beñat Landa enpresaren arduradun nagusiak dira.

satisfacción ziripot

Betidanik, kalitatea Ziripot tabernaren ardatz nagusia izan da, horregatik 2012. urtean bezeroak eroso egoteko hobekuntza obra handia egin genuen.

Kalitate marka

"Kalitate marka" leloak ezinbesteko konpromisoa suposatzen du: etengabe hobetu eta berriztatzeko ardura hartu dugu.

ziripot kalitate

Ondorioz, produktuaren aurkezpena eta trataera hasieratik bermatzen dugu, gure bezero-lagunentzat arreta berezia eskainiz. Horrez gain, gure tabernan garbitasuna, giro-osasuntsua zein beste aspektu batzuk egunero zaintzen ditugu.